• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Archives for Berriak

Berriak

Elkartasun-kilometroak

2023-11-06

Save the Children erakundeak urtero antolatzen du Elkartasun-kilometroak izeneko lasterketa. Hezkuntzako eta eskola-mobilizazioko proiektu bat da, eskola-lasterketa formatukoa, Haur Hezkuntzatik DBHra bitarteko ikasleentzat. Etapa bakoitzera egokitutako proposamen didaktikoak ditu, eta ikasleei aukera ematen die sentsibilizatzeko eta beste haur batzuen bizi-baldintzak hobetzearen alde jarduteko.

[Read more…] about Elkartasun-kilometroak

Filed Under: Berriak

Kodearen Europako Astea

2023-11-03

Tuterako bost ikastetxetako ikasle batzuk, Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak, parte hartzen ari dira Dédalo Fundazioak Kodearen Europako Astean eskaintzen dituen tailerretan. “Kodearekin programatzea Minecraft-ekin” izena dute tailer horiek, doakoak dira, eta helburu dute ikasleek kodea eta programazioa ikastea.

[Read more…] about Kodearen Europako Astea

Filed Under: Berriak

Eustory

2023-10-31

Eustory delakoa historiari buruzko lehiaketa bat da, eta “ikertzen ikasi” da haren oinarrizko kontzeptua. Unibertsitate aurreko ikasleentzako abentura bat da; hartan egiten den lana, segur aski, ikasgelan egiten denaz oso bestelakoa da. Ikasleen hurbileko zerbaitetik abiatuta –familiako norbait, kale baten izena, etab.–, eta aukeratzen duten formatuan, planifikatu, bilatu eta aztertu egin behar dute, gero ikasitakoa besteei azaltzeko.

[Read more…] about Eustory

Filed Under: Berriak

Mugaz gaindiko geologia

2023-10-27

Garraldako, Otsagabiko, Erronkariko eta Baigorriko irakasle batzuek eta DBHko 4. mailako ikasleek Orbaizetako arma-ola bisitatu dute Erronkariko Interpretazio Zentroko begiraleekin batera. Proiektu batek batzen ditu Pirinioetako bi aldeetako lau ikastetxeak eta beste erakunde batzuk, eta horren barnean egin da mugaz haraindiko lankidetzako jarduera hau.

[Read more…] about Mugaz gaindiko geologia

Filed Under: Berriak

Nire haurtzaroa ematen dizut

2023-10-24

Behar duten adingabeei etxea, babesa eta zaintza emateko esperientzia paregabea bizi dute harrera-familiek. Nafarroan 260 haur daude babes zentroetan. Nire haurtzaroa ematen dizut, izan zenuen haurtzaroa beste bati eman diezaiokezu orain harrera familia izani.

[Read more…] about Nire haurtzaroa ematen dizut

Filed Under: Berriak

Aniztasunari erantzuteko aplikazioak

2023-10-20

Telefono mugikorra baduzu, beste baliabide bat gehiago duzu orain, eguneroko lanean laguntzeko. Idazki honetan, mugikorretarako hainbat aplikazio jaso ditugu, hezkuntza-premiak dituzten ikasleen familiei eta profesionalei zuzenduak. Aplikazio horietako batzuek helduentzat ere balio dute. Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioak egin du zerrenda.

[Read more…] about Aniztasunari erantzuteko aplikazioak

Filed Under: Berriak

Margarita Salas sarien III. edizioa

2023-10-17

Margarita Salas sarien 3. ediziorako deialdia egin da, izen bereko fundazioarekin lankidetzan. Sari horien bidez, aitortu eta nabarmendu nahi dira emakumeek funtsezko zenbait arlotan zuzentzen dituzten proiektuak (hezkuntza, zientzia, enpresa, sormena eta berrikuntza teknologikoa). Sariek balio dute STEAM bokazioak bultzatzeko, lan-merkatuaren aurreikuspenei erantzunez, eta emakumezko erreferenteak sortzeko, hain zuzen ere belaunaldi berriek eredutzat har ditzaten eta karrera profesionalak beren pasioari eta talentuari jarraituz hauta ditzaten, mugarik eta estereotiporik gabe.

[Read more…] about Margarita Salas sarien III. edizioa

Filed Under: Berriak

Zizak eta onddoak

2023-10-11

Aurreko asteko asteartean eskolako LH3 mailako kideak Lakuntzako basora joan ziren ziza eta onttoak biltzera. Horretarako, ikasleek komunitateko familiak eta irakasleak izan zituzten laguntzaile.

[Read more…] about Zizak eta onddoak

Filed Under: Berriak

Koloretako eskolak

2023-10-06

Programa hau Etxebizitzako, Gazteriako eta Migrazio Politiketako Departamentuak sustatzen du, eta ikastetxeei zuzendua dago. Ikasturte honetan hirugarren edizioa eginen da, eta guztira 17 jarduera garatuko dira bai kulturarteko bizikidetzan sentsibilizatzeko eta bai arrazakeriaren eta xenofobiaren aurka borrokatzeko.

[Read more…] about Koloretako eskolak

Filed Under: Berriak

Arrazismoaren kontrako rapa

2023-10-02

Maiatzean, arrazismoaren kontrako raparen proiektuaren berri eman genuen, zeina abian jarri baitzen Nafarroako hainbat institutu publikotan. Oraingoan, Spotifyko abestien zerrendaren berri eman nahi dugu. Lehen eskuko testigantzak entzun eta gero, immigrazioari, arrazakeriari, enpatiari eta errespetuari buruzko eztabaida saio batzuk egin ziren, eta abestiak saio horien ondoren grabatu ziren.

[Read more…] about Arrazismoaren kontrako rapa

Filed Under: Berriak

Eguzkiak ihes egiten duenerako

2023-09-26

Uda atseden hartzeko garaia da, deskonektatu, uretan jolastu, txangoak egin, elkarrizketa luzeak izan, irakurri, eta lagunekin egotekoa. Baina euria ari duen egunen baterako edo zer egin ez dakizun momentu horietarako, zerbait proposatu nahi dizugu.

[Read more…] about Eguzkiak ihes egiten duenerako

Filed Under: Berriak

Santakara turistikoa

2023-09-22

Horixe da, hain zuzen ere, 2022-2023 ikasturtean Santakarako landa eskolan egindako Izan zirelako gara, garelako izango dira izeneko urteko proiektuaren emaitza.

[Read more…] about Santakara turistikoa

Filed Under: Berriak

Hasiera…

2023-09-19

Ikasturtea hastear dago, eta Buñuelgo Santa Ana HLHIko haur hezkuntzako ikasleak oso kezkaturik daude irakasleen zain, ustekabeko atzerapena baitago. Irakasleek txantxa egin nahi izan diete txikienei, eta bainulariez mozorrotuta heldu dira, eguzkitakoa eta guzti.

[Read more…] about Hasiera…

Filed Under: Berriak

  • « Go to Previous Page
  • Page 1
  • Interim pages omitted …
  • Page 11
  • Page 12
  • Page 13
  • Page 14
  • Page 15
  • Interim pages omitted …
  • Page 87
  • Go to Next Page »

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Espainiako Gobernuak 2.559 milioi euro onartu ditu 2026-27 beken deialdirako
  • Ohiko txangoa Bilbora Artearen Historian
  • Lanaldi osoko hezkuntzari buruzko jardunaldien programa xehatua (diptikoa) eskuragarri
  • Ziberjazarpena jazartzen edo praktikatzen duten ikasleak ikastetxetik aterako dira
  • “Eskola publikoa ez da perfektua, askoz gehiago da”, 2026/2027 ikasturtean ikasleak onartzeko hezkuntza-kanpainaren leloa

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2026 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in