• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
    • 2024-2025 ikasturteko osoko bilkurak
      • 1. osoko bilkura 2024/11/13
      • 2. osoko bilkura 2024/11/27
      • 3. osoko bilkura 2024/12/18
      • 4. osoko bilkura 2025/02/26
      • 5. osoko bilkura 2025/03/19
      • 6. osoko bilkura 2025/04/29
You are here: Home / Archives for Berriak

Berriak

Paderborn-Lezkairu ikastetxe publikoa

2023-09-07

Iruñeko Paderborn-Lezkairu ikastetxe publikoak ikasturte honetan zabaldu ditu eraikin berriaren ateak. María Chivite Nafarroako lehendakariak bisitatu du, eta harekin batera joan dira Carlos Gimeno Hezkuntzako kontseilaria, Manuel Martín Eskola Kontseiluko burua eta Hezkuntza Departamentuko beste ordezkari batzuk, baita Carlos Salvador lehen alkateorde eta Hezkuntza, Berdintasun eta Aniztasuneko zinegotzi ordezkaria ere, Iruñeko Udalaren ordezkari gisa. 

[Read more…] about Paderborn-Lezkairu ikastetxe publikoa

Filed Under: Berriak

Euroskills

2023-09-04

Virgen del Camino IBPko ikasle Alex Santesteban Espainiaren ordezkari gisa arituko da Euroskills 2023 Europako lehiaketan, CNC-Fresatzeko makina espezialitatean. Lanbide-trebetasunak neurtzeko Europako lehiaketa bat da, eta zuzenduta dago 25 urtetik beherako gazteentzat; Lanbide Heziketa ikasten ari diren edo amaitu berri dutenen horientzat, hain zuzen.

[Read more…] about Euroskills

Filed Under: Berriak

Uraren Nobel Saria

2023-08-28

Luis Amigó ikastetxeko bi neska ikaslek ibaietan soinuaren bidez mikroplastikoak atzemateko metodo sinple eta ekonomiko bat garatu dute. Proiektu horrekin, ura ikertzeko lanei buruzko nazioarteko lehiaketan parte hartuko dute, Stockholm Junior Water Prize delakoan. Lehiaketa hori Uraren Nobel Sari Junior baten tankerakoa da.

[Read more…] about Uraren Nobel Saria

Filed Under: Berriak

Baso-bainuak

2023-08-21

Isterria HBIk baso-bainuak sartu ditu ikastetxearen curriculumeko edukien artean. Adimen-desgaitasuna duten pertsonendako ikastetxe bat da, eta baso-bainuen alde egin du Irakasleen Etengabeko Prestakuntza Planeko hezkuntza berriztatzeko proiektu baten bidez.

[Read more…] about Baso-bainuak

Filed Under: Berriak

Urania III. Kongresua

2023-08-16

Espainiako 9 institututako ikasleak Urania Ikertzaile Gazteen III. Kongresuan parte hartzen ari dira. Kongresu hori Tuterako UHUNen abiarazi zuten eta hiru helburu ditu: kultura zientifikoa sustatzea, pentsamendu kritikoa bultzatzea eta ikerketarako bokazioak sortzea unibertsitatearen aurreko etapetan.

[Read more…] about Urania III. Kongresua

Filed Under: Berriak

Labor-ESO

2023-08-07

Labor-ESO programa bat da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ari diren ikasleak lan-mundura goiz hurbiltzeko.  Parte hartzen duten ikasleak enpresa batean egonen dira bi astez. Horri esker, euren burua, trebetasun, gaitasun eta interesak ezagutu ahal izanen dituzte, baita lan-errealitatea ere, horretan murgilduta egonen baitira.

[Read more…] about Labor-ESO

Filed Under: Berriak

Uhinetan

2023-07-24

Bost ikastetxetako ikasleek hainbat “podcast” egin dituzte migrazioa, klima-aldaketa edo gatazka belikoak bezalako gaiak jorratzeko, Bakea eta Elkartasuna Fundazioaren eskutik.

[Read more…] about Uhinetan

Filed Under: Berriak

“Yayacleta”, adinokoen bizikleta

2023-07-17

Lizarran, egoitza-zentroetako adinekoak “yayacletan” ibiltzen ahal dira hango karriketan barna, alegia, adinekoendako egokitutako bizikleta gisako batzuetan. Ibilaldi horiek kokatzen dira Inklusioaren eta Ekintza Klimatikoaren Aldeko Belaunaldi Txirrindularien Erasmus Europako Proiektuaren barrenean. Horretan, Tierra Estella BHIk parte hartzen du, Corellako Alhama BHIrekin eta Corellako Txirrindulariekin batera. Bi horiek fundatzaileak dira, Portugal, Polonia eta Irlandako hiru zentrorekin batera, eta kide da Irlandako plataforma bat ere, zeinak koordinatzen baititu herrialde horretan bizikleta ohiko garraiobide gisa sustatzen duten elkarte guztiak.

[Read more…] about “Yayacleta”, adinokoen bizikleta

Filed Under: Berriak

Gazte berriemaileak

2023-07-04

Nafarroako Gazteriaren Institutuak abian jarri du gazteendako informazioaren berriemaileen programa, bost herritan. Heldu den ikasturtean, hamabi ikastetxetako ikasleek informazio interesgarria zabalduko dute ikaskideen artean, hala nola bekak, prestakuntza-ikastaroak, aukerak eta mugikortasun eta ongizate emozionaleko programak, besteak beste.

[Read more…] about Gazte berriemaileak

Filed Under: Berriak

Desplastifícate

2023-06-30

Claret Larraona ikastetxeak, “Desplastíficate” ikaskuntza/zerbitzu proiektuaren bitartez, plastikoaren erabileraren gorakadak ingurumenean dituen ondorio larrien inguruan sentsibilizatzea lortu du. Horretarako, tartean sartu dituzte erakundeak, familiak, auzoak eta baita Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleak eurak ere.

[Read more…] about Desplastifícate

Filed Under: Berriak

Teranga proiektua

2023-06-28

Teranga proiektua, Calasanz-Eskolapioak ikastetxearena, adinekoen gaitasun digitala hobetzera bideratutako proposamena da; izan ere, adinekoen % 40 ez da inoiz Internetera sartu. Iruñeko Udalak finantzatutako eta saritutako Zerbitzu Ikaskuntzako Proiektuetako bat da.

[Read more…] about Teranga proiektua

Filed Under: Berriak

Mugak hausten

2023-06-26

Padre Moret – Irubide institutuak Eskola Solidarioen proiektua garatu du Palestinako kulturaren alde, Gure mugak hautsiz. Israelekin gatazka hasi zenetik 75 urte bete direnean, DBHko 4. mailako ikasleek erbesteko herri palestinarraren egoera, jatorrizko kultura eta Iruñeko harrera aztertu dituzte.

[Read more…] about Mugak hausten

Filed Under: Berriak

Ezkaba berreskura dezagun

2023-06-23

Joan den udako sutearen ondorioz hegaztiak babesteko habitata galdu ondoren, San Juan – Donibane LHIKko Arotzeriako eta Altzarigintzako Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. mailako ikasleek habia-kutxak sortu eta zintzilikatu dituzte. Hori guztia Nafarroako Gobernuko Mendi Zaintzailearen eta Gorosti elkartearen lankidetzarekin. Proiektu honek Iruñeko Udalak antolatzen duen Zerbitzurako Ikaskuntza Proiektuen VI. Lehiaketan parte hartu du.

[Read more…] about Ezkaba berreskura dezagun

Filed Under: Berriak

  • « Go to Previous Page
  • Page 1
  • Interim pages omitted …
  • Page 8
  • Page 9
  • Page 10
  • Page 11
  • Page 12
  • Interim pages omitted …
  • Page 83
  • Go to Next Page »

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • “Deikaztelu poesiaz janzten da”: Virgen de Nievas HLHIPko ikasleek herria emozioz eta sormenez beteriko proiektu literario batean batzen dute
  • Nafarroako 319 ikaslek LaborESO diplomak eskuratu dituzte ikasturte honetan, 247 enpresatan bi hasteko egonaldiak egin ondoren
  • Burlatako Notre Dame FESD ikastetxeko ikasle eta irakasleek Grezia bisitatu dute, Erasmus+ “Mediterranean Bridges: Greece & Spain” proiektuaren barruan
  • 59. IDEA aldizkaria “Ideiagintza suizidaren prebentzioa, detekzioa eta esku-hartzea”
  • Hezkuntzako konpetentzia digitala I. Jardunaldia

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in