EnLinea INTEF webgunean, ikaskuntza-esperientziak erakusten zaizkio interesa duen edonori (gaztelaniaz eta ingelesez). Proposamenak ebidentzien agregazio digitalera bideratuta daude, ikuspegi praktikoa dute batez ere, eta jarduera-planek irakaskuntzako konpetentzia digitala eskuratzea, hobetzea eta garatzea sustatzen dute, honako hauen bidez: berdinen arteko ikaskuntza, prestakuntzako ebaluazioa eta lankidetza. Horrela, komunitate profesionaleko kideek elkarrekin ikasten dute, harremanetan jartzen dira eta ikaskuntza modu autonomoan kudeatzen dute.
Esperientzia horien iraupena 10 egunetik 5 astera bitartekoa da, eta ahalegina, berriz, 180 minututik 30 ordura bitartekoa. Ikaskuntza-proposamena eskuratu eta jarraitu nahi duen edonork eman dezake izena. Ordu-kargaren zenbatespena gutxi gorabeherakoa da: ez dira prestakuntza-orduak ziurtatuko; aitzitik, online ikaskuntza irekiko esperientzia horietan parte hartzeko orduan, motibazio nagusia izanen da norberak ikastea, profesionalki garatzea eta beste irakasle batzuekin lankidetzan aritzea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera