ELIKUME proiektua urrian hasi da, eta haren helburua da ezagutzea zer-nolako ohitura dietetikoak dituzten Iruñeko Udalaren haur-eskoletako haurrek, eta zer nutrizio-egoeratan dauden. Haur-eskola horiek dagoeneko menu osasungarriak eta jasangarriak dituzte. Proiektua 2023-2024 eta 2024-2025 ikasturteetan eginen da.
Ekimena Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak abiarazi du, eta, oinarrian duen hipotesiaren arabera, familiekin egindako prestakuntzak eta sentsibilizazioak txikitu eginen du gehiegizko pisuaren eta obesitatearen tasa haurrengan, eta gizartearen osasuna hobetzen lagunduko du.
Hemen ikus dezakezu Nafarroako Gobernuaren albiste-buletinean argitaratutako berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera