Ikasturtea hastear dago, eta Buñuelgo Santa Ana HLHIko haur hezkuntzako ikasleak oso kezkaturik daude irakasleen zain, ustekabeko atzerapena baitago. Irakasleek txantxa egin nahi izan diete txikienei, eta bainulariez mozorrotuta heldu dira, eguzkitakoa eta guzti.
Ikastetxean, megafoniaz esan dute iratzargailuak ez duela jo eta lotan zeudela. Lehen hezkuntzako ikasleek irribarre egin dute, eta txikienek susto aurpegia jarri dute. Eta ikastetxera heldu dira, azkenean, bizikletaz, patinetez… Izan ere, ikasturte honetako muina ingurumena izanen da, eta, horrela, ikasleek ikusi dute irakasleak oinez, bizikletaz, patinez eta abarrez doazela ikastetxera, baina ez autoz.
Hemen irakur dezakezu Noticias de Navarran 2023ko irailaren 7an argitaraturiko berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera