Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioak estreinatu du Liebeslied-Robert & Clara lana. Proiektu musiko-eszeniko sortu berria da; Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakasle talde batek aurkezten du.
Ikuskizunaren ardatza da Clara eta Robert Schumann konpositoreen Lied-a (abestia, alemanez). Interpretazio poetikoa da, eta haien maitasun-historia kontatzen du, musika, poesia eta gorputz-adierazpena publikoarekiko komunikazio emozionalerako tresna gisa bateratzen dituen proposamen berezi batean.
Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko hainbat espezialitatetako irakasle eta ikasle talde batek parte hartzen du, Musikaren Hiriaren lankidetzarekin.
Hemen duzu Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratutako albistea, etahemen programa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera