Nafarroako Ikastolen Federazioak 25 urte daramatza euskarazko haur eta gazte literatura sustatzen. Juul proiektuaren helburu nagusia euskaraz irakurtzearen plazerra sustatzea da. Haur eta gazte literatur hauteskundeetan bozkatuenak diren idazle eta marrazkilarien Juul sari banaketa egin zen.
Juul sari banaketa ekitaldia Nafarroa Oinez antolatzen ari den ikastolarekin elkarlanean egiten da. Hartara, aurten, Etxarri Aranazko Kultur Etxean izan da Andra Mari Ikastolako ikasleen partaidetza aktiboarekin.
Hemen kontsulta dezakezue Nafarroako Ikastolen Federazioak prestatutako prentsa-oharra.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera