RAKANI 22 proiektuaren asmoa da Martzillan integratzea inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak, eta Marqués de Villena BHIn jarri da abian. Gauzak horrela, Immigrazio eta Bizikidetza saria lortu du Ikaskuntza Zerbitzua Sariak izenekoen 9. edizioan. Iruñeko Salestarren ikastetxeak Garapenerako Lankidetza saria irabazi du Cunas que salvan vidas proiektuari esker, eta “LH Irunberri” IBPk Lanbide Heziketako Gazteen Ahalduntzea saria eskuratu du, Juntos nos movemos proiektuarekin.
Rakani proiektuan, irakasleek zuzentzen dituzte jarduera guztiak. DBHko 4. mailako eta Batxilergoko ikastaldeekin lantzen da, eta jarduerok zuzenean lotzen dituzte beren arloetako edukiekin:
- Musika: inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrentzako abestiak prestatzea
- Hizkuntza: letren azterketa, eta ikaskuntza estrategiak
- Gorputz hezkuntza: unitate didaktikoak sortzea Batxilergoko ikasleekin, aukerako “Mugitu osasunarekin” irakasgaiaren barruan, inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak diren ikasleekin praktikan jartzeko
- Geografia eta historia: migrazioaren berrikuspen historikoa, egungo migrazio datuen azterketa, munduko migrazioa…
Klik egin hemen Diario de Navarrak 2022/11/16an argitaratutako albistea irakurtzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera