Garraldako ikastetxeko ikasle batzuk laguntzaile digital bihurtu dira Etxe konektatuak programaren barnean. LHko 5. eta 6. mailetako eta DBHko 2. mailako ikasleak dira, eta konpromisoa hartu dute beren herrietako adinekoei teknologiari loturiko arazo errazak konpontzen laguntzeko. Gazte horiek aurrez aurreko bi saio eta beste bi online-saio egin dituzte zeregin horretan trebatzeko, eta diploma bat eta aintzatespen-pin bat eskuratu dituzte.
AEIOZU elkartearen proiektu bat da eta hartan elkarlanean aritu dira Auñamendi Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea, Abaurregaina, Erro, Auritz, Orreaga eta Luzaideko udalak, eta Lintzoain eta Mezkirizko kontzejuak.
Hona hemen Diario de Navarrak argitaraturiko albistea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera