Hezkuntza Ministerioak Mendigoiti ikastetxea hautatu du, Mallorcako Rosa dels Vents HLHIrekin eta Xátivako Attilio Bruschetti HLHIrekin batera, hezkuntza inklusiboa eta hezkuntza berrikuntza sustatzeko proiektu komun bat garatzeko: “DUALIZA-TE: Diseño de entornos y situaciones de aprendizaje en clave DUA”.
Deialdiaren gai honekin lotuta dago: “Ikasle guztien hezkuntza arrakasta sustatuko duten metodologia aktiboak eta proposamen didaktikoak”. Bestelako arkitektura bat planteatzen da, espazio fisikoen edo hezkuntza inguruneen diseinu berri bat, espazio aldaezinen zurruntasun tradizionala hautsi eta espazio horiek malguak izateko, gauza anitzerako erabil daitezen.
Hemen irakur dezakezu Mendigoiti IPk prestatutako prentsa oharra.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera