Nafarroa osoko 3tik 12 urtera arteko 260 haurrek baino gehiagok parte hartu dute Nafarroako Unibertsitateko Zientzien Museoko udalekuen laugarren edizioan.
Kimika-udalekuak ekaineko azken bi asteetan hasi ziren, eta parte-hartzaileek filmetan oinarrituriko jarduerak egin zituzten.
Naturari buruzko udalekuak aire zabalean egin ziren, abuztuan, eta askotariko jarduerak egin ziren: Sadar ibaiko uraren kalitatea aztertu, ibaian aurkitutako espezieak luparekin ikusi, hegaztiak behatu, gatzarekin kristalak egin, land art…
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran argitaraturiko berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera