Navarro Villoslada BHIko ehun ikasle inguruk bi ikasturtez egin dute lan Iruñeko turista eta bisitariei 23 ibilbide eskaintzen dizkien proiektu batean. 15 ibilbide pertsona guztientzat dira, eta Spotify bidez eskuratu daitezke; beste 8ak, berriz, haurrentzat dira, eta jolasak eta erronkak dituzte; Youtuben lor daitezke. Guztira, ibilbide horiei buruzko 48 audiogida prestatu dituzte hainbat hizkuntzatan.
Editatu diren liburuxkak turismo bulegoetan daude eskuragarri, eta liburuxka horien QR kode bat eskaneatuz deskarga daitezke audiogida guztiak. Gidak gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez ez ezik, alemanez, arabieraz, Maliko hizkuntzaz, bulgarieraz, frantsesez, portugesez edo errusieraz ere badaude. Gainera, Neoren laguntza ere badute. Androide hori gidari turistikoa da haurren ibilbideetan.
Ikaskuntza-zerbitzuko proiektu honek Iruñeko Udalaren deialdian hartu du parte.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran 2022ko apirilaren 14an argitaraturiko berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera