• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • FITXATEGIAK
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / MOBILiza zaitez oihanarengatik

MOBILiza zaitez oihanarengatik

2022-03-29

Ikasturte honetan, Tafallako Marqués de la Real Defensa HLHIPko Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasleek Afrikaren gaineko proiektu bat dute esku artean: bit.ly/africamilhistorias. Hainbat proposamen lantzen dituzte: 20 herrialde ezagutzea Espainian dituzten enbaxadei bidalitako gutunen bidez, kulturaren, arteen, aktibismoaren, kirolaren eta abarren arloko Afrikako edo afrikar jatorriko 40 pertsonarekin harremanetan jartzea… (horietatik guztietatik 18rekin dute harremana oraindik). Proiektu horretatik bi ekimen atera ziren: #KakaoEsklabotza eta #MOBILizaZaitezOihanarengatik.

MOBILiza zaitez oihanarengatik Jane Goodall institutuaren «Roots & Shoots» (“Erroak eta kimuak”) hezkuntza programaren barruko kanpaina bat da, eta proposatzen du telefono mugikor zaharrak birziklatzea, barruan duten koltana berrerabili ahal izateko (bi telefono mugikor zahar birziklatuta telefono mugikor berri bat egiteko behar den koltana berreskura daiteke).

Jordi Évole eta Jalis de la Sernaren artikulu eta dokumentalen bidez iritsi ziren “Mama” dokumentalera (Goya sarien 2022ko irabazlea). Pablo de la Chica zuzendariarekin harremanetan jartzea erabaki zuten, eta harekin harremanetan egoten jarraitzen dute.

Kanpaina ez da amaitu, eta dagoeneko 150 telefono mugikor jaso dituzte. Tafallako Udalaren eta Puiuko bizilagunen laguntza lortu dute, ikasle batek herriko WhatsApp-eko taldean eskatuta 40 telefono mugikor baino gehiago jaso dituzte, eta kanpainak aurrera darrai.

Sarrera hau ere eskuragarri dago hemen: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • 2027ko udako EPErako 722 irakasle plazen banaketa proposatu du Hezkuntza Sailak: kontsultatu hemen espezialitate bakoitza
  • Hezkuntza Sailak aniztasunarekiko arreta indartuko du eskola publikoan, 1.136 ordu gehiagoko laguntzarekin
  • EBRO IBARREKO BHIk ZARAGOZAKO UNIBERTSITATEAREN SARIA JASO DU
  • ESKOLA KONTSEILU AUTONOMIKOEN ETA ESTATUAREN XXVI. TOPAKETA
  • Eskolako Film Laburren II. Lehiaketa Nazionala

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2026 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in