Kinesis Napoliko L’Orientale Unibertsitateak gidatutako proiektu bat da, eta Nafarroako Unibertsitateko Kultura eta Gizarte Institutuaren eta Errealitate Sozialaren Behatokiaren laguntza ere badu. Horri esker, Italiatik, Alemaniatik, Herbehereetatik edo Estoniatik datozen ikasleek praktikak egiten ahalko dituzte despopulazioak kaltetutako Nafarroako herrietan.
Praktikak gehienez 6 hilabetez eginen dira udalerri hauetan: Oibar, Xabier, Ledea, Rocaforte, Zangoza, Esa, Petilla Aragoi, Fitero eta Kaseda. Herri bakoitzean eskari zehatz bati erantzunen diote: Aragoiko Donejakue bidearen inpaktua mapatzea, Ramón y Cajal izan zenaren inguruan lehiaketa nazional bat antolatzea, Fiteroren hezkuntza hobetzea, Zangozako lehengo eta oraingo artistak (1122-2022) nabarmentzea, ingurumen-inpaktu negatiboa murriztea, Fiteroko hirigune historikoa ikertzea, eta Irunberriko Deabruaren zubia aztertzea.
Nafarroako Gobernuaren albiste-buletinean 2022/02/21ean argitaratutako informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu hemen.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera