Nafarroako Gobernuak, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuaren bitartez, ‘Aniztasuna, aberastasun’ eskola-lehiaketaren V. edizioaren deialdia egin du. Lehiaketa hori Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleendako da, eta “Ezagutu nazazu” da oraingo gaia. Lanak aurkezteko epea martxoaren 24an bukatuko da, bai euskararen kasuan, bai gaztelaniaren kasuan.
Helburua da ikasleek aniztasunaren balioari buruz gogoeta egitea eta pertsona desberdinak errespetatzen dituen gizarte baten ikuspegi positiboa ematea.
Nahi izanez gero, hemen ikus dezakezu Nafarroako Gobernuaren buletinean argitaratutako albistea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera