Tuterako Valle del Ebro BHIko antzerki taldea estatuko finalera iritsi da Buero sarien XVIII. edizioan, Caídos del cielo obrarekin.
Paloma Pedreroren obra hori antzerki-talderako egokitu dute. Antzezlan horretan, emakume behartsu bat hiltzen dute kutxazain automatiko batean, non gaua igaro baitu. Horrela, obrak kritika sozialeko mezu garbia du.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarran argitaratutako berria, hemen Diario de Noticiaskoa eta hemen Valle del Ebro BHIren prentsa-oharra.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera