«Enklabe ikasgelak» Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren proiektu pilotu bat da; hezkuntza bereziko ikastetxeek artatutako ikasgelak dira, baina Nafarroako ikastetxe arruntetan kokatuak. Horri esker, hezkuntza-premia berezia duten ikasleek ikastetxe arruntetan ikasi ahal izanen dute.
Elvira España eta FEC Vedruna ikastetxeek hezkuntza-inklusioko esperientzia berri hauek izanen dituzte, Isterria eta Torre Monreal hezkuntza bereziko ikastetxeekin elkarlanean.
Hemen irakur dezakezu Diario de Navarra-n argitaratutako berria, hemen Diario de Noticias-koa, eta hemen albistea Nafarroako Gobernuaren webgunean.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera