Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, sariak eman dizkie “Aniztasuna, aberastasun iturri” izeneko III. eskola lehiaketaren irabazle izan diren sei eskola taldeei irailaren 25ean, ostiralean, Iruñeko Planetarioan.
Lehiaketa horretan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako zenbait taldek beren lanak aurkeztu zituzten, aniztasunaren balioa nabarmentzen zuten argazki bat eta testu bat biltzen zituztenak. Taldeka garatu beharreko lan-proposamen horretan, ikasgelako ikasle guztiek hartzen dute parte irakasle arduradun baten laguntzaz.
Lehiaketaren helburua da ikasleen arteko harremanak indartzea, gogoeta egitea askotariko arraza, sinesmen, jatorri edo itxuren inguruan eta ondoko ideian sakontzea: besteekin modu osasungarrian bizi nahi duen gizarteak askotarikoa izan behar du eta desberdintasunak balio positibo gisa hartu behar ditu.
Hona hemen edizio honetan saritu diren ikastetxeak: Zubiriko Gloria Larraintzar IP (Calzado diferente), Abartzuzako Zumadia HLHIP (Sorpresa doble), Etxarri Aranazko Andra Mari Ikastola (Ez ikusi arren, hemen nago), Beteluko Araxes HLHIP (Bizitzako bideak), Mutiloako Luis Amigó ikastetxea (El rap de la diversidad) eta San Adriango Ega BHI (Perfectamente imperfectos).
Hemen kontsulta dezakezu Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako berria, hemen Diario de Navarra eta hemen Diario de Noticias egunkarietan.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera