Irailaren 18an ekitaldi instituzionala eginen da COVID-19aren ondorioz hil direnak eta haien senideak gogoratzeko eta krisian lan egin duten sektore profesionalei eta gizarte osoari esker ona emateko eta horiek omentzeko.

Nafarroako Gobernuak ekitaldi instituzional horri lotutako proiektua abiaraziko du, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuak eta Osasun Departamentuak batera koordinatu dutena.
Proiektuak hiru eremu ditu:
- Oroitzapenezko lorategi bat instalatzea Nafarroako Ospitalegunean
- Espazio fisiko hori osatzen duen gune birtual bat ezartzea
- Proiektua Nafarroako toki entitateei hedatzea
Hemen irakur dezakezu Nafarroako Gobernuaren prentsa oharra. Hemen eta hemen kontsulta daiteke Diario de Navarra egunkarian eta hemen Diario de Noticias egunkarian.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera