Nafarroako Eskola Kontseiluak nafar hezkuntzaren informazioa lantzeko tresna bat eskaintzen du. Kontseiluko atari digitaleko menu orokorrean “Hezkuntza Datuak” sakatuz ikastetxeen datuak, matrikula, ikasleak, ikasketak eta eredu linguistikoak bistaratu daitezke. Datuak urtero berrituko dira eta Nafarroako Hezkuntza Departamentuarenak eta Hezkuntza eta Lanbide Heziketako Ministerioarenak dira. Bertsio hau eduki eta aukerak hobetu eta zabaltzeko asmoz sortu da.

Hezkuntza-komunitate eta interesa duten guztientzat baliabide probetxugarria izateko sortu da. Antolaketaren eta Berrikuntza Publikoaren Zerbitzuaren, Hezkuntzako Teknologien eta Informazio Sistemen Zerbitzuaren eta Eskola informazioaren Kudeaketa Bulegoaren elkarlana eskertu nahi dugu, guztion ekarpenik gabe proiektu hau ezinezkoa litzatekelako.
Funtzionamendua oso intuitiboa da eta pantailetan bilaketa iragazkiak eta zenbait zehaztasun tekniko erabiltzeko aukera gogorarazten dizkigun oharrak aurki daitezke.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera