Kalea denona da leloarekin Burlatako haurrek parke eta plazetan baloiarekin, patinetan eta bizikletan jolastea aldarrikatzen dute. Horretarako, hemendik aurrera Errespetuz jolasten gara goiburua duten xaflek ordezkatuko dituzte orain arteko debekuak.
Jolaserako eskubidea, Haurren Eskubideen Hitzarmenaren 31. artikuluan jasotzen da. Hau dela eta, Burlatako Udalak ekimen hau aurrera eraman du.
Burlatako Udalaren web gunean berri honi buruzko informazioa zabal dezakezu. Hemen klik egin Diario de Noticias egunkarian argitaratutako berria ikusteko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera