Jon gorra da eta entzuten duten haurrekin dago gelan. Gainera, bere ikastetxe bereko beste gelatan, entzumen-urritasuna duten haur gehiago daude. Euskadi eta beste erkidego batzuetan, haur hauek sare publikoan eskolaratzen dituen modalitate bat existitzen da, Gorreria duten ikasleen taldekatze ikastetxeak deitutakoak.
Archives for 2017
Batzuetan ahaztutako espazioak
Aula de Infantil aldizkariko 88. zenbakian, batzuetan ahaztutako espazio batzuen erabileraren kalitatearen zenbait adierazle biltzen dira.
Esperimentu eta elkarrekikotasuna
Irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuen efikaziaren giltza nagusietako bat, ikaslearen parte-hartze aktiboa lortzea da, motibatu eta partaide izateko. Lortzeko eren artean, maila-arteko eta proiektutako hezkuntza dinamiken bitartez da, giro dibertigarri batean, ahaleginari aitormen akademikoa emanez eta jende aurrean egiteko erronkarekin.
Urte berria, ideia berriak
Urte berriarekin gogorarazi nahi dizuegu Nafarroako Eskola Kontseiluko ateak zabalik daudela, hezkuntza proiektu, proposamen eta ideia berritzaileak jaso eta partekatzeko.
Simulatutako Enpresen VII. Azoka
Administrazio eta Kudeaketako erdi eta goi mailako graduko ikasleek Nafarroako Simulatutako Enpresen VII. Azokan parte-hartu zuten. Tuterako CIP ETIn burutu zen.
Crecer con Arte- Hari Arte
2014tik aurrera, eta beste ikastetxeekin batera, antzerki, dantza (hip-hop) eta musika (rap) tallerrak egiten ari dira. Bideo honetan 2015eko programaren edukiak azaltzen dira. Crecer con Arte/Hari Arte programa 9 ikastetxeetako gazteekin egiten da; hauek, bere ohiko formakuntzan antzeste arteak integratzen dute, garapen eta inklusio tresna bezala. Aldi honetan, Ilundain – Haritz Berri Fundazioa, Lantxotegi Elkartea eta Elkarte Elkartearen ikasleak izan dira, rap erritmoarekin.
Plaza bat eskolan
Eraikina barrualderako begirada batekin pentsatu dela azaltzen da Mendebaldeako Udal Haur Eskolaren arkitektura oroitidazkian. Loris Malaguzzik esaten zuen eskola gure hirietan kristalezko tunel bat izan behar zela, baina hau ez da kanpotik ikusten, kasu honetan. Sartzerakoan soilik konturatzen gara erdiguneko espazio handi batetara orientatua dagoela, lorategidun eremu batetara. Bertan, eskolaren beste aretoak biltzen dira. Espazio hori eskolaren altxorra da eta eskaini ahal zuena deskubritu behar izan dugu, hala nola, bertan bizitzen ikasi.
Ingurugiro hezkuntza Izarbeibarren
Izarbeibarko Mankomunitateak hasiera eman dio, urtero bezala, bere ingurugiro hezkuntza programari. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoko 1.200 ikasleei zuzenduta dago, Artaxoa, Larraga, Mendigorria, Berbintzana, Obanos, Miranda de Arga eta Garesekoak.