Oinarrizko Lanbide Heziketako hainbat diziplinetako ikasleek “Artez Ikasi” programan parte hartu dute. Lan-arriskuen prebentzioa lantzeko bideoa osatu dute, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren kanpaina baterako.
“Artez hazi” programan, ikasle eta irakasleen arteko lankidetzan, artea balioan jarri dute hazteko eta ezagutzara heltzeko metodo gisa, modu transbertsalean landuz. Gainera, formazio prozesuan era hain aktiboan inplikatuko ez liratekeen ikasleak erakartzeko aukera da.
To rent or not to rent ikuskizuna hainbat diziplina nahastuz osatu dute, rap, hip-hop eta antzerkia barne. Pertsonen arteko desberdintasunak sormen artistikoan ez dutela eraginik adierazten du ikuskizunak. Kulturen eta errealitateen arteko nahasketak berritzeko eta ekimen artistiko berriak sortzeko fusio perfektua sortzen du arteak, gizarte eraldaketa gauzatzeko eragilerik onena.
Proiektu hau, bideo formatuan, Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxeetan egingo den lan-arriskuen prebentziorako kontzientziazio kanpainaren oinarri izango da.
Hemen klik eginez ikus dezakezu Nafarroako Gobernuak argitaratutako prentsa oharra.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera