Ikasle zein irakasleen ikaste prozesua, elkarrekintza eta elkarrizketaren bitartez esanahiak eraikitzeko prozesua da.
Partekatuz ikasi irakasleen formakuntzarako era berria da. Modalitate honetan, ikastetxe batek laguntza eta orientabidea eska diezaioke ikastetxe-tutore bati, bikaintzat jotzen diren eta eredugarriak diren praktika pedagogikoen berri izateko eta haiek gauzatzeko lehenengo pausoak emateko. Gainera, besteen irakaskuntza ereduak ezagutuz, metodo honek, eredu den irakaslearen zein hartzailearen aberastasun pertsonala eta profesionala bultzatzen du.
Ikastetxe-tutoreei beren metodologiaren inguruko informazioa eta formakuntza ematea eskatzen zaie. Haien eskola ikusteko bisitak antolatzen dituzte eta ikastetxe-hartzaileetara gerturatzen dira praktika pedagogiko berriak testuinguru egokian kokatzen laguntzeko.
Talde-lana da ardatz nagusia. Parte-hartzeko modu honek, eskolen aberastasuna dakar, beste eskolen ekarpenekin irakaskuntza praktika zabaltzen du, hausnarketa eta ekintza lotuz.
Hemen eta hemen klik egin Aula de Innovación aldizkarian argitaratutako artikuluak ikusteko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera