Urriaren 5ean egindako Enplegu eta Ekintzailetza X. Topaketaren irekiera ekitaldian, elkarlaneko praktika onengatik nabarmendu diren enpresa eta entitateak saritu zituen Nafarroako Unibertsitate Publikoak.
Ingeteam-ek jaso zuen lehenengo saria. Beste lau finalistak hauek izan ziren: Grupo Azkoyen, Grupo AN, CEIN eta Iruñeko San Francisco Ikastetxe Publikoa, hezkuntza esparruan azken honen lana goraipatuz.
Frantzisko Deuna eskolak 112 urte bete ditu eta ibilbide horretan Irakaskuntza jardueraren profesionalizazioan funtsezko klabea izan da. Gaur egun ere NUPeko magisteritza gradudun askoren praktiken ikastexea eta lantokia da, ikastetxeko Nekane Lasa zuzendariak aipatu zuen bezala.
Topaketa honek lan-merkatuan sartzeko aukeren zabalkuntzan duen garrantzia azpimarratu nahi izan du NUPek.
Hemen urriaren 6an Diario de Navarra egunkarian argitaratutako berria ikus dezakezu. Hemen eta hemen Diario de Noticias egunkarian argitaratutakoa. Hemen NUPeko prentsa oharra irakur dezakezu.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera