Hezkuntza departamentuak heziketa-xakea bultzatuko du tresna didaktiko gisa Nafarroako eskola publikoan.
2012ko martxoan, Europako Parlamentuak xakea heziketa-tresna bezala onetsi zuen, kontzentrazioa, pazientzia eta jarraitasuna sustatzen baititu.
Bestalde, edozein talde sozial eta adineko ikasleentzat eskuragarria izanik, hauen gizarteratzean ere lagungarri izan liteke.
Gainera, adituen ikerketen arabera, heziketa-xakea onuragarria da ikasleen sormena, intuizioa, memoria eta gaitasun analitikoa garatzeko.
DBHko 1. eta 2. mailetako curriculumean aukerako ikasgai gisa eskaintzeko lanean ari dira, baita ere Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan xakea berrikuntza didaktiko gisa gehitzeko 2018-2019 ikasturtean.
Hemen klik egin Nafarroako Gobernuaren prentsa-oharra ikusteko.
Urriaren 13ko Diario de Noticias egunkariaren edizioan Roi Reinaldori, Nazioarteko Xake Irakaslea, egindako elkarrizketa hemen irakur dezakezu.
Hemen Diario de Noticias egunkarian urriaren 29an argitaratutako berria ikus dezakezu.
Esta entrada también está disponible en: Espainiera