Irailaren 29an, Aniztasunaren trataerarako Ekintza Planaren aurkezpena egin zen. Lehentasunezko gaia da hau, eskola berritzaile, inklusibo eta berdintasunezko baten alde lan egiten baitu Hezkuntza Departamentuak.
Plan honen helburu nagusia antolaketaren eta metodologiaren arloko proposamenak aztertu eta egitea da, ikasle guztien beharrei hezkuntza arloko erantzun bat emateko.
Planaren 6 ildo estrategiko aipa daitezke: ekitatea eta gizarte-kohesioa, autoebaluazioa zentroan eta hobetzeko proposamenak, alderdi metodologikoak, antolaketaren alderdiak, CREENA eta arautegiko alderdiak. Ildo horiek 142 ekintzetan gauzatzen dira, eta ekintza horiek, hurrengo 3 ikasturteetan garatzea aurreikusten da.
Hemen klik egin Diario de Noticias egunkarian argitaratutako berria ikusteko. Hemen Nafarroako Gobernuaren prentsa-oharra ikus dezakezu.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera