• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Lan egitasmoa 2017-2018

Lan egitasmoa 2017-2018

2017-09-29

2017ko irailaren 27ko Eskola Kontseiluaren Osoko bilkuraren saioan, 2017-2018 ikasturteko lan egitasmoa onetsi zen. Saio berean, 2017-2018 ikasturteko aurrekontua onetsi zen eta Eskola Kontseiluaren 2016-2017 ikasturteko ekintzak biltzen dituen Oroitidazkiaren aurkezpena egin zen.

Sektore sozial desberdinetako parte-hartzea irakaskuntza ez unibertsitateko programazio orokorrean sustatzea da lan egitasmo honen helburu nagusietako bat. Nafarroako hezkuntza-sistemaren ezagutza eta hobekuntza ikerketen bidez bultzatzeko helburua nabarmentzekoa da ere. Horretarako, 2016/17 ikasturteko Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostena (NHST) prestatuko da eta, ondoren, Nafarroako Eskola Kontseiluak ebaluatuko du.

Halaber, Nafarroako hezkuntza komunitatearekin batera, intereseko hezkuntza-gaien informazioaren, ikerketen eta esperientzien zabaltzea eta elkar trukatzea sustatzeko, Nafarroako Eskola Kontseiluaren XX. eta XXI. Jardunaldiak antolatuko dira. “Hezkuntza berrikuntzen proiektuak” eta “Hezkuntza eta espazioa” gaiak landuko dituzte, hurrenez hurren.  Orobat, Kontseiluak argitaratzen duen “IDEA” aldizkari digitalak Jarduandietan aurkeztutako gaiak hartuko ditu.

Beste alde batetik, Kontseiluaren agerpen instituzionala gizartean indartu eta hezkuntza eremuko zentro eta erakundeekin harremana bultzatzea bilatzen da. Nafarroako Gazte Kontseilua, Iruñeko Planetarioa, Elhuyar Fundazioa eta Tuterako UHUNrekin esate baterako.

Hezkuntza sistemaren hobekuntza bultzatzeko, Estatuko eta Autonomietako Eskola Kontseiluekin elkarlana egitea da Kontseiluaren ikasturte honetarako beste helburuetako bat.

Eskola Kontseilua beharrezko baliabideez hornitu, bere funtzioak modu egokian garatu ahal izateko, eta kudeaketaz arduratzea da egitasmoak jasotako beste xede bat. Horretarako, bere aurrekontua kudeatzea eta bere langileria behar berriak kudeatzeko heztea proposatzen du.

Era berean, Kontseiluaren baliabideak, materialak zein formakuntzazkoak, egokitasunez kudeatuko dira, Kontseiluaren funtzioak modu egokian gara daitezen.

Azkenik, Nafarroako berezko bi hizkuntzen erabilera posiblea den eremu guztietan normalizatzeko nahia azpimarratzen du lan egitasmoak. Horretarako, alde batetik, gaztelaniaz edo euskaraz egiten diren eskaera instituzionalak eta pribatuak erantzungo dira eta, bestetik, erabilera elebiduna bultzatuko da Kontseiluaren jardueretan, komunikazioetan eta ekoizpenean.

Egin klik hemen lan egitasmoa, osotara, irakurtzeko, euskaraz eta gaztelaniaz.

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten
  • Dantzari ikusgarritasuna emanez
  • Literatura astea Ebro Ibarreko BHIn
  • Nafarroako Gobernuak eta Save the Childrenek hitzarmena sinatu dute Foru Erkidigoan eskola-errepikapena prebenitzeko eta murrizteko
  • Tuterako Valle del Ebro Bi+ programako ikasleak nabarmentzen dira Hezkuntzari eta Aniztasunari buruzko Nazioarteko II. Kongresuan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in