Irailaren 5 eta 6an, NUPek UNICEF-en lankidetzarekin batera “Esku-hartze sozialaren ikuspegi berria: haurtzaroko eskubideak” udako ikastaroaren aurkezpena egingo du. Ikastaro honek, haur eta nerabeek Haurraren Eskubideen Konbentzioan aitortutako eskubideak izateko gaur egun ezartzen ari diren estrategia nagusiak aztertzea du helburu. Aitor Etxarte Berezibar, Nafarroako Eskola Kontseiluko Lehendakaria, Mikel Gurbindo Marín, Nafar Gobernuko Haurtzaro Zuzendariordea, eta Luis Gabilondo Pujol, Nafar Gobernuko Osasun Zuzendari Nagusia, mahai inguruan parte hartu zuten.
Ikastaroaren helburua haurtzaroko eskubideen sustapenari zuzendutako ekintza zehatz eta politika publikoen garapena aztertu eta eztabaidatzea da. Margarita Apilluelo Martínek, Zuzenbide Fakultatea, eta Alberto Jauregui Virtok, Gizarte Laneko Saila, zuzentzen dute ikastaroa.
Hemen klik eginez ikastaroaren programa eskuragarri izango duzu. 2017/09/11an Diario de Noticias egunkarian argitaratutako berria hemen klik eginez ikus dezakezu.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera