Espainiako “Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo” (AECID) erakundeak Uxueko HLHIP aukeratu du, beste 14 ikastetxeekin, Vicente Ferrer lX. Hezkuntza Garapenaren Sari Nazionalerako.
Aurkeztutakoa pobrezia desagertzearen aldeko proiektua da ikasleek egina. Izena du “Mapa bat eskolan” eta sorrera herrian egindako ur sarearen berrikuntzetan du. Lan horietan k. o. lV mendeko pertsona baten gorpuzkinak agertu ziren eta harridura horrek ondorengo lana piztuko du eta, hezkuntza eraldatzailearen ikuspuntua jarraituz, munduko hiritarrek dituzten arazo nagusiak aztertzera eramaten ditu.
Hemen klik egin dezakezu Diario de Noticiasen abuztuaren 7an argitaratu zen berria irakurtzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera