Ikastetxe bateko hezkuntza komunitate osoarentzako dinamizazio soziokultural tresna garrantzitsua da eskola aldizkaria. Ikasleentzako argitalpen bat sortzea erronka bat da, eta hura gauzatzen duten bitartean, hainbat ezagutza bereganatzen dituzte: testu idazketa, kazetaritza, diseinu grafiko edota marrazketaren ingurukoak alde batetik, baina baita beren ikastetxe eta hezkuntza komunitatearen inguruko informazioa ere.
Historia luzeenetarikoen artean, IES Barañáin ikastetxeko “El Mirador” aldizkaria aurkitu dezakegu, 1998tik editatzen dena. Institutuko web-gunean aldizkariaren zenbaki guztiak biltzen dira, besteak beste, azkenekoa, 31. zenbakiduna.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera