Teknologia berrien bultzadak nabarmen aldatu du gure bizimodua azken hamarkadotan. Teknologia horiek, gainera, etengabeko eboluzioan daude eta lanen baldintzak eta edukiak eraldatu dituzte. Lan-mundu horretarako sarbide zuzen izatea bokazio duen Lanbide Heziketak, aldaketen gurpil bizkor horretara egokitzea du erronka, teknologien berrikuntzaren trenera jauzi egitea, eta ziurgabetasunean igeri egiten asmatzea.
“Jada ezin dugu Lanbide Heziketako ziklo batean pertsona bat formatu makina jakin bat erabiltzeko, ez
baitakigu epe laburrean makina hori erabilgarria izango den; ikaslea prestatu behar dugu prozesu oso bat kudeatzeko, zeinetan ez dakigun zein makina mota erabili beharko duen ere; trebatu behar dugu ekintzailetasuna bezalako balioetan” dio Jorge Arevalok Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketarako
sailburuordeak.
Hik Hasik bere 211. zenbakian argitaratutako artikulua osotara irakurtzeko hemen klik egin dezakezu.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera