Maddalena Tedeschi Iruñea bisitatu zuen bi hitzaldi emateko. Lehenengoa, “Gizarteratzeko ereduak Reggio Emiliako Udalaren haur eskoletan” izenekoa, apirilaren 14an, ostegunean, 17:30etatik 20:00etara. Bigarrena, “Hezkuntza politika eta haurtzaroa” izenekoa eta Nafarroako Eskola Kontseiluak antolatuta Nafarroako Parlamentuarekin batera, ostiralean, apirilaren 15an burutu zen, 17:30tik 20:00tara. Bi hitzaldiak Nafarroako Museoan egin ziren eta sarrera libre izango zen, 180 lagunendako tokia egongo delarik.
Diario de Noticiasek argitaratutako berria osotara irakurtzeko hemen klik egin dezakezu.
Maddalena Tedeschi Reggio Emiliako Udalaren haur eskoletako hezitzailea izan da, hala nola Reggio Emiliako Udalaren haur eskoletako talde psikopedagogikoko pedagogoa. Gaur egun, Reggio Emiliako Udalaren haur eskoletako talde psikopedagogikoko burua eta koordinatzaile pedagogikoa da, eta Centro Internazionale Loris Malaguzziko haur eta lehen hezkuntzako eskolako pedagogoa. Gainera, hezkuntzako zenbait gairen gaineko azterlanak koordinatzen ditu Reggio Emiliako Udalaren
haur eskoletan eta hezkuntzako esperientzien gaineko artikulu eta liburuen egilea da ere, hala nola, prestatzailea eta hizlaria Europako, Asiako eta Ameriketako zenbait herritan reggio approach-i buruz.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera