Tuterako ikasleentzako heziketa eta ingurumen proiektua da “Tutera argitu”. Tuterako Udaletxean aurkeztu du Ingurumeneko zinegotzia den Olga Risueñok, Javier García (Helianto kolektiboa), Lucía Coloma eta Lourdes Lópezekin batera (Griseras I.P.ko zuzendaria eta ikasketaburua).
Ikuspegi honekin, Udala eragile pasiboa bakarrik ez izatea bilatzen zuen. Jasangarritasuna, energia aurreztea eta ingurumenaren errespetuarekin zerikusia duten jardueren dibulgazioa eta sustaketaren buru izatea bilatzen du,
adierazi du Olga Risueñok. Horregatik, Helianto kolektiboari egoeraren balorazio bat eskatu zioten, hala nola, proiektu ezberdinen aurkezpena, errealitate finantzarioa kontutan izanik. Lehenengo iniziatiba froga pilotu bezala garatuko da hilabete honetatik aurrera Griseras I.P.an, 5. mailan, “Tutera argitu” programaren bitartez.
Helianto kolektiboak landutako proiektua hemen kontsultatu daiteke.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera