Virgen del Camino CIPeko Fabrikazio eta Muntaia Oinarrizko Lanbide Heziketaren 2. mailako ikasleak “LHra esnatu” bideoklipa grabatu zuten otsailaren 24an, Enrique Villarreal, Vendetta, Hard Acoustic eta Noaingo Musika Eskolaren abesbatzarekin, Lanbide Heziketa bultzatzeko.
Javier Pruaño nafar produktorearen elkarlanari eta aurretik aipatutako musikariei esker, ikasleek gelaren hesiak apurtu ditzazkete eta beren sormena erakutsi benetako proiektu batean elkarlanean. Musikaren bitartez, ainguraketa metodoa bezala, Vendettaren abesti baten letra aldatu dute, “hezkuntza aldaketa bat lortzeko, beraiek ikasketaren protagonista izan daitezen, beren talentuaz jabetu eta dimentsio ezberdinetan (pertsonalean, sozialean eta profesionalean) hazi daitezen, herritar trebe bezala” aldarrikatu nahi dute. “Mezua heziketa dibertigarria eta kalitatezkoa izan daitekeela da”, azpimarratu du Nafarroako Gobernuak jakinarazpen batean.
Berri hau interesatzen bazaizu, egin klik hemen, Diario de Noticiasek 2016/02/25ean argitaratutakoa irakurtzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera