• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Fruta hamaiketakoan

Fruta hamaiketakoan

2015-12-02

133 ikastetxetako Haur Hezkuntzako 10.200 haurrek jaten dute fruta egunotan beren ikastetxean, Nafarroako Gobernuak elikagai horien kontsumoa sustatzeko egindako eskola-kanpainaren barnean, eta Europar Batasunak kofinantzatutakoa.

Ekimen hori azaroaren 26an aurkeztu zen Irurtzungo “Atakondoa” Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoan; 3 eta 6 urte arteko ikasleak daude bertan.

fruta

“Fruta eskolan” programa azaroaren 16an hasi zen eta abenduaren 18an amaituko da. Lau aste hauetan, haur bakoitzari hamaika fruta banatuko zaizkio, sagarrak, udareak, bananak, laranjak eta mandarinak nahastuta. Lehen hiru asteetan, astean hiru ale banatuko dira, eta bi errazio azken astean. Errazio bakoitzak 150 gramo pisatzen du. Guztira, 20.000 kilo banatuko dira.

Ekimen honen helburua, halaber, ikasleak landa eta nekazaritzako mundua ezagutzen eta apreziatzen hastea da, produktu fresko nahiz tokikoak kontsumitzen has daitezen.

Programa honen helburua ikasleen artean fruta eta barazkien kontsumo-maila hobetzea da, eta haurtzarotik kontsumo osasungarriko ezagutzak eta ohiturak eskaintzea; horrek guztiak obesitateari eta hari lotutako gaitzei aurre egiten laguntzen du. Alde horretatik, aipatu beharra dago ikerketa askok fruta eta barazkien nutrizio-onurak frogatu dituztela, eta dietan frutak eta barazkiak sartu behar direla, haurren dietetan bereziki.

Egin klik hemen Nafar Gobernuak egindako prentsa-oharra irakurtzeko, hemen Diario de Navarrak argitaratutako berria irakurtzeko eta hemen Diario de Noticiasek argitaratutakoa irakurtzeko.

Diario de Navarra eta Diario de Noticiasen 2015/11/27an argitaratutako berriak.

 

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Ikastetxeek Nafarroako Museoan Jardunbide egokien II. Jardunaldiak egin zituzten
  • Dantzari ikusgarritasuna emanez
  • Literatura astea Ebro Ibarreko BHIn
  • Nafarroako Gobernuak eta Save the Childrenek hitzarmena sinatu dute Foru Erkidigoan eskola-errepikapena prebenitzeko eta murrizteko
  • Tuterako Valle del Ebro Bi+ programako ikasleak nabarmentzen dira Hezkuntzari eta Aniztasunari buruzko Nazioarteko II. Kongresuan

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in