• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Eskolako bertsolaritza

Eskolako bertsolaritza

2015-11-03

Hezkuntza Departamentuak “Eskolako Bertsolaritza” programa berreskuratu du bi urte etenda izan ondoren. 40 ikastetxetako 5. eta 6. mailako mila ikasle baino gehiagok hartuko dute parte urriaren 26tik abenduaren 22ra arte.

Ahozkotasuna indartzeko eta bertsoa sustatzeko balio du programa hau. Programaren helburua komunikatzeko gaitasunak areagotzea da, mintzamena bereziki, hizkuntzaren bat-bateko erabilerak sartuz.

bertsolari

Bertsoak ikaslearen norberaren konfiantza eta segurtasun sustatzen ditu, hari ikusaraziz bere komunikazioa hobetu daitekeela eta hitz-jarioa indartu. Programak bertsoaren ezaugarriak landuko ditu: teknika, erritmoa, metrika eta errima. Gainera, bertsoaren ahozko tradizioa euskal literaturan nolakoa izan den ezagutaraziko da.

Programa hamar saiotan antolatu da, astean behin, eta haietako bat bertsoen bat-batekotasunaz ariko da ikasitako doinuak praktikan jartzeko.

Zenbait alderdi landuko dira hizkuntz jolasekin, bertso tradizionalak ikasiko dira, bertsoaren historia eta historiako bertsolariak ezagutuko, bertsoaren forma berritzaileak, irrati-saioak, emanaldi-mota askotarikoak eta ahozko bertsoak nahiz bertso idatziak. Ikasle bakoitzak gida didaktiko bat eta koaderno bat jasoko ditu ikasturterako. Proposamen didaktiko horren barnean, euskararen euskalkietan egindako bertsoak sartzen dira. Saioak ematen dituen bertsolariarekin batera, taldeko irakasleak ere izango dira. Irakasle horiek bertsolariarekin koordinatuko dira, eta azken horrek bertsolaritza irakasteko metodoen berri emango die; horrekin batera, gai zehatz batzuei buruzko aholkularitza teknikoa emango die bertsolaritzako saio edo lehiaketak egiteko.

Bilduma bat argitaratuko da parte hartutako talde guztien bertso onenekin.

Programa Nafarroako Bertsozale Elkarteko bertsolarien elkartearekin egingo da, 2015-2016 ikasturteko lehen hiruhileko honetarako, 20.000 euroko laguntza teknikoko kontratu bat sinatuz.

Hegin klik hemen Diario de Navarrako berria irakurtzeko eta hemen Beriaren berria irakurtzeko.

Diario de Navarran argitaratua 2015/10/27an eta Berrian 2015/10/28an argitaratua.

 

 

 

Sarrera hau egin daiteke: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2023-2024

ISEN 2022-2023

ISEN 2022-2023

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

La repetición y el abandono educativo. Reflexiones y propuestas.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

La Jornada Escolar. Reflexiones y Datos

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Hezkuntzako konpetentzia digitala I. Jardunaldia
  • Nafarroako Eskola Kontseiluaren XXXII. Jardunaldiak “Hezkuntza emozionala eta ohitura osasungarriak. Prebentzio eta sentsibilizazioa bullyinga gainditzeko”
  • “Hezkuntza emozionala eta ohitura osasungarriak. Prebentzio eta sentsibilizazioa bullyinga gainditzeko” Jardunaldiak
  • Hezkuntza Sailak enpresetan LH Dualeko tutoretzak egiaztatzea bultzatzen du
  • “Artjacking for a Better World.” Egunerokotasunean sartzen den artea

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2025 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in