Ekainaren 22an, Iruñeko San Francisco ikastetxean, zientziaren irakaskuntza eta ikaskuntzari buruzko KA201 “Scilit” Erasmus+ proiektuaren dibulgazio saioa izan zen.
CSIC en la Escuelak koordinatutako proiektu honek, hezkuntzaren lehen etapetan zientziaren irakaskuntza sustatzea du helburu. San Francisco ikastetxearekin batera Polonia, Lituania, Estonia eta Gijóneko 8 kidek parte hartu dute.
Aurkezpenean hiru metodologia gida aurkeztu ziren. Laster gaztelaniaz egongo dira eskuragarri:
- Zientziaren irakaskuntzaren inguruko gida politikoa.
- “Zerez dago egina mundua?” irakas-gida.
- “Arkeologia gelan” irakas-gida.
Hemen klik egin proiektuaren informazioa zabaltzeko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera