Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza nagusiak antolaturiko I. Sormen Lehiaketaren gai nagusia “Aniztasuna Aberastasun” da. Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduta dago.
Herritarra modu aktiboan, kritiko izanez, begiratzera, sentitzera eta hausnartzera bultzatzen duen lehiaketa da hau.
Aurkeztutako lan guztien artean zortzi izan ziren saritutakoak. Iruñeko Sanduzelai, Noaingo San Miguel eta San Adriango Alfonso X El Sabio Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoetako ikasleek eta Burlatako Askatasuna, Marcillako Marqués de Villena, Berriozar eta Zizur Institutuetako ikasleek sariak jaso zituzten apirilaren 16an ospatu zen ekitaldian.
Hemen klik egin Nafarroako Gobernuaren prentsa oharra irakurtzeko. Hemen prentsan argitaratutako berria.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera