“Nafarroako eskolaren historia ilustratua” liburua Erregimen Zaharra erori zenetik Espainiako demokraziaren hastapenetara eskolen eta maisu-maistren lanaren ikerketari egindako Guillermo Iriarteren ekarpena da.
Argitalpena
Monografiaren aurkezpena Xaloa telebistan
Nafarroako Eskola Kontseiluko lehendakaria den Aitor Etxarte Xaloa telebistako Egunez Egun Iruñerriko Hotsak eta Zaratak magazinean elkarrizketatu dute. Maiatzaren bukaeran Nafarroako Eskola Kontseiluak argitaratutako Familien parte-hartzea Nafarroako hezkuntza sisteman aztertzen duen lanari buruz aritu dira. [Read more…] about Monografiaren aurkezpena Xaloa telebistan
Monografia berria
Nafarroako Eskola Kontseiluak “Berrikuntza proiektuak 2016-2017” bere azken monografiaren aurkezpena egin zuen otsailaren 2an.
Monografia honek 2016-2017 ikasturtean nafar ikastetxeek egindako berrikuntza proiektuak argira ateratzea du helburu. Hauetako batzuk Nafarroako Eskola Kontseiluaren XX. Jardunaldietan aurkeztu ziren eta Hezkuntza Departamentuak egindako berrikuntza proiektuen deialdian parte hartu zuten.
Zientzia komunikazioa lehen hezkuntzan
Pentsamendu zientifikoaren garapena da lehen hezkuntzako zientzien irakaskuntzaren funtsezko helburu bat. Horretarako, ezinbestekoa da ikasleak inplikatzea benetako eskola zientzia ekintza batean. Honekin, komunikazio osagarri handia daukaten zientzia praktikei garrantzia ematea esan nahi du.
[Read more…] about Zientzia komunikazioa lehen hezkuntzan
Gizartaratze eraginkor batetara
Artikulu honetan Inglaterrako ikastetxea den Cherbourg Primary Schoolek lehen hezkuntzako ikasleen behar emozional, gizarte eta adimen osasunari erantzuteko jarraitzen dituen metodo batzuk aztertzen dira.
Monografia berria
Nafarroako Eskola Kontseiluak, martxoaren 16ean “Berrikuntza proiektuak 2015-2016” liburua aurkeztu zuen Iruñeko Ezpeleta Jauregian. [Read more…] about Monografia berria
“0-6 Haur Hezkuntza” liburuaren aurkezpena
Nafarroako Eskola Kontseilua bere liburua “0-6 Haur Hezkuntza” aurkeztuko du azaroaren 30, asteazkena, 19:00etan eta Ezpeleta Jauregian, Iruñeko Kale Nagusiko 65. zenbakian.
[Read more…] about “0-6 Haur Hezkuntza” liburuaren aurkezpena
Eskola elkarbizitza
Madrilgo Erkidegoko Eskola Kontseiluak bere “Debates” aldizkariaren lehenengo zenbakia argitaratu du. Eskola Elkarbizitzaren gaia jorratzen du bertan, era monografikoan eta ikuspuntu ezberdinetatik.
Idea 45 Aldizkaria
Nafarroako Eskola Kontseiluak IDEA aldizkariaren sortzailea da. Lehendabiziko alea 1999ko maiatzean argiratu zen eta 2016ko ekain honetan 45. alea irakurtzeko aukera duzu. Bidean era askotako edukiak landu dira.
Bere XVII. Jardunaldietan Eskola Kontseiluak garatu zuen gaia azaltzen du IDEA 45ek: 0-6 Haur Hezkuntza, aurkezpen, hitzaldi, elkarrizketa eta ekarpenen bitartez.
“Familien parte-hartzea” monografia
“Familien parte-hartzea Nafarroako hezkuntza sisteman” monografia aurkeztu zuen Nafarroako Eskola Kontseiluak ekainaren 1ean. Pedro González Felipe, Charo Repáraz Abaitua eta Ángel Sanz Moreno izan dira bere egileak.
[Read more…] about “Familien parte-hartzea” monografia
2014-15 NHSTa euskaraz
2014-2015 ikasturteko Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostena euskaraz ere eskuragarri dago gaurtik aurrera. Foru Komunitateko hezkuntza errealitatearen deskribapen bat eskaintzea bilatzen duen dokumentua da, eta horrela 12/1997 Lege Foruaren aginpide legala betetzen du, Nafarroako Eskola Kontseilua edo Hezkuntza Batzorde Nagusia arautzen duenak.
Egin klik hemen kontsultatu edo deskargatzeko.
2014-2015 NHSTaren laburpenak
Bere Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostenaren informazio nabarmenena azpimarratzeko, Nafarroako Eskola Kontseiluak txostena osatzen duten atalen laburpenak lantzen ari ditu. 2, 3 eta 4 atalen laburpenak kontsulta eta deskargatzeko eskuragarri daude jada, “Fitxeroak” atalean.
NHST eta Memoria 2014-2015
Nafarroako Hezkuntza Kontseiluaren Osoko bilkurak bai 2014-2015 ikasturteko Memoria, baita ikasturte bereko Nafarroako Hezkuntza Sistemaren Txostena (NHST) onetsi zituen abenduaren 17an.
Memoriak ikasturte bateko Kontseiluaren jardueren berri ematen du, bere araudia eta zereginen arabera; eta bere irizpenak, Osoko bilkuren eta Batzorde iraunkorren aktak, Kontseiluaren presentzia instituzionala edo era ezberdineko argitalpenak islatzen ditu. Elebizko edizioan eta PDF nabigagarri formatuan dago eskugarri.