Esperimentu-Ekintza jardunaldia Vallseko (Tarragona) Narcís Oller institutuaren proposamenetako bat da, ikastetxe horretan Haur Hezkuntzan trebaturiko etorkizuneko teknikarien ahalmena aprobetxatzeko eta komunitatearen zerbitzura jartzeko.
Esperimentu-Ekintza ekimenak Haur Hezkuntzako Heziketa Zikloko ikasleek prestaturiko materiala baliatzen du, 0tik 6 urtera bitarteko haurrendako sorturikoa. Hala, erabilgarri izateko aukera ematen zaio material horri, zeinak helburu baitu txikienen jakin-mina, galderak eta esperimentazioa eragitea, baita arazoak sormenez konpondu ditzaten sustatzea ere.
Hemen irakur dezakezu Aula de Infantil aldizkarian argitaraturiko artikulua.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera