Aurreko asteko asteartean eskolako LH3 mailako kideak Lakuntzako basora joan ziren ziza eta onttoak biltzera. Horretarako, ikasleek komunitateko familiak eta irakasleak izan zituzten laguntzaile.
Ziza eta onddo ale desberdinak bildu ondoren, eskolan lanari ekin zioten; ziza bakoitzaren izen arrunta eta zientifikoa bilatu zuten, hauek erakusketa egiteko “jangarri, ez jangarri edo toxiko” bezala katalogatu zituzten, eta erakusketaren kartela sortu zuten. Azkenik, ordubietan komunitate osoari zuzenduriko erakusketari hasiera eman zioten.
Ikastetxeak proposatu du: Gure ingurua eta komunitatea probestuz jakintza amaigabeak lor ditzakegu!!!
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera