Joan den udako sutearen ondorioz hegaztiak babesteko habitata galdu ondoren, San Juan – Donibane LHIKko Arotzeriako eta Altzarigintzako Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. mailako ikasleek habia-kutxak sortu eta zintzilikatu dituzte. Hori guztia Nafarroako Gobernuko Mendi Zaintzailearen eta Gorosti elkartearen lankidetzarekin. Proiektu honek Iruñeko Udalak antolatzen duen Zerbitzurako Ikaskuntza Proiektuen VI. Lehiaketan parte hartu du.
Txantreako hiru ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako ziklo guztietako ikasleek mantenduko dituzte babes-kutxak, eta Komunikazioa eta Gizarte Zientziak moduluko ikasleek landutako materialarekin kontzientziazio-hitzaldia jaso dute. Azkenik, Zientzia Aplikatuak moduluan, ikasleek Nafarroako basozain baten bisita jaso zuten, eta mendiak babesteko eta suteak prebenitzeko jokabideak gauzatzearen garrantziari buruzko alderdi zehatzak azaldu zizkien.
Hemen duzu Diario de Navarra-k 2023/05/18an argitaratutako albistea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera