Horixe da Jaso Ikastolako hezkuntza-proiektu berri baten izenburua; asmoa da gazteak autismoaren gainean kontzientziatzea. 2013az geroztik, eduki sozialeko gaiak biltzen dituzten musikalak egiten dituzte. Aurten, eta ikasleek hala nahi dutelako, Autismoaren Espektroko Nahasmenduari (AEN) helduko zaio, bereziki gaitasun handikoari (Asperger-en sindromea). Hori guztia musikaren eta dantzaren bidez, eta euskaraz.
Oraingo honetan, Iruñeko Orkestra Gaztearen laguntza izanen dute, zuzenean joko baitu. Nahasmendu hori lantzen duten elkarteen laguntza ere izan dute: zehazki, Nafarroako Autismo Elkartearena (ANA), Luciérnagarena eta ANFASena. Ikasleak sentsibilizatzeko eta nahasmendu horrek zertan datzan ulertzen laguntzeko unitate didaktikoak prestatu dituzte.
Albistea interesatzen bazaizu, sakatu hemen Diario de Navarra egunkariak 2023/05/03an argitaratutakoa ikusteko.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera