Zein da adinik egokiena telefono mugikor bat izateko lehenbiziko aldiz?, nola konfiguratu?, zer arrisku dituzte haurrek eta nerabeek Interneten nabigatzen dutenean?, nola prebenitu?, zer sare sozial eta tresna erabiltzen dituzte gehien aisialdian?, nola jokatu arrisku-praktika baten aurrean?, nola irakatsi gure seme-alabei eta ikasleei gailu mugikorrak modu arduratsuan eta seguruan erabiltzen?…
Hezkuntza Teknologietako eta Irakasleen Prestakuntzako Institutu Nazionalak «Adingabeak eta sareko segurtasuna» NOOC jarduera prestatu du (4. edizioa). Ekimen hori AEPD, INCIBE eta INTEFen arteko lankidetzaren emaitza da.
Erantzuten dio familiei laguntzeko helburu komunari; izan ere, familiek laguntza eta jarraipena eman behar dizkiete haurrei gaitasun digitala garatzeko bide horretan, irakasleekin lankidetzan. Prestakuntza-jarduera hori ekainaren 7tik 16ra bitarte eginen da, eta interesa duen edozeinek ematen ahal du izena doan hemen, ikastaroa hasten den egunean.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera