• Skip to primary navigation
  • Skip to main content
  • Skip to primary sidebar
  • Skip to footer

Nafarroako Eskola Kontseilua

  • Hasiera
  • Kontseilua
    • Agurra
    • Aurkezpena eta osaketa
    • Eginkizunak eta eskumenak
    • Ezpeleta jauregia
  • Berriak
  • Fitxategiak
    • NHST
    • Memoriak
    • Idea aldizkaria
    • Jardunaldiak
    • Monografiak
    • Kontseiluaren arratsaldeak
    • Aktak
    • COVID batzordea
    • Irizpenak
    • Kontseiluaren kontuak
  • Txosten exekutiboa
  • Estekak
  • Kontaktua
  • Erregistratuak
You are here: Home / Berriak / Ihes handia

Ihes handia

2023-04-26

Zentroen arteko eta diziplinen arteko hezkuntza-proiektua da. Proiektuen bidezko elkarlaneko ikaskuntzan oinarritzen da, eta alor horretako metodologia aktiboak elkartzen ditu Nafarroako memoria historikoa berreskuratzeko ahaleginarekin. Bederatzi ikastetxek hartzen dute parte; etapa eta hizkuntza-eredu desberdinetako 400 ikaslek baino gehiagok.

Proiektu hau lotuta dago Alfontso Xll.aren presondegian 1938ko maiatzaren 22an izandako ihesaldiarekin; hura izan zen Europako kartzeletan izandako ihesik handiena. Proiektua 2020an abiatu zen, eta helburua da ikasleen pentsamendu kritikoa garatzea (izan ere, ohitura gutxi dute jasotako egiak zalantzan jartzeko edo gure historiaz hausnartzeko) eta ekarpena egitea, Nafarroan gerra zibilean eta Francoren diktaduran izan ziren biktimei aitortza emateko.

Irrati galeno bat egin, emakumeen jarduna omentzeko baso bat eratu, eta beste zenbait jarduera garatu ondoren, apirilaren 5ean Mendi-escape delakoa egin zen: kirol-gimkana ludiko bat, mendiaren gailurrean. Gorputz eta Kirol Jardueren Animazioko goi-mailako graduan ari diren ikasleek diseinatu eta dinamizatu zuten ekitaldi hori. Gainera, Artikaberritik gailurrera igo ziren ikasleak, zenbait tokitan geldituz, leku horietan QR kodeak paratu baitziren ikastetxe bakoitzean landutako datuak biltzeko.

Hemen kontsulta dezakezu prentsa oharra, hemen parte hartzen duten ikastetxeek prestatutako diptikoa eta hemen Nafarroako Gobernuak argitaratutakoa.

Sarrera hau ere eskuragarri dago hemen: Espainiera

Filed Under: Berriak

Primary Sidebar

  • Espainiera
  • Euskara
Gobierno de Navarra, Departamento de Educación

Bilatu

Iniciar sesión

Gunearen artxiboa

NHST 2023-2024

NHST 2023-2024

NHST 2022-2023

NHST 2022-2023

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 57

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

REVISTA IDEA ALDIZKARIA 58

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Errepikatzea eta hezkuntza uztea. Gogoetak eta proposamenak.

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Eskola Jardunaldia. Hausnarketak eta datuak

Memoria 2022-2023

Memoria 2022-2023

Informe 2023

Informe 2023

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Situación actual de la educación en España a consecuencia de la pandemia

Educación y formación de personas adultas

Educación y formación de personas adultas

Footer

Azken sarrerak

  • Tuterako Monte San Julián HLHIPko hiru irakaslek 2026ko eTwinning Sari Nazional bat jaso dute Haur Hezkuntzako kategorian.
  • Bigarren Hezkuntzako 6.000 ikaslek beren maila egiaztatu nahi dute Urrutiko Hizkuntza Eskolan
  • Irakasle, Arte Plastiko eta Diseinu eta Musika eta Arte Eszenikoen EPEko probak ekainaren 19an hasiko dira
  • Hezkuntza Sailak 15.000 ikasle aztertu ditu “Pisa Foral” delakoan eta lehen aldiz formatu digitaleko ariketak egingo dira
  • Hezkuntza Sailak LHren eskaintza 22 ziklotan handituko du 2026-2027 ikasturtean, Duala eta azpiegitura berriak finkatzeak markatutako ikasturte batean

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

Copyright © 2026 · eleven40 Pro para Genesis Framework · WordPress · Log in