Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiketako Zuzendaritza Nagusiak, Ayllu-Kulturen arteko Bizikidetzarako eta Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako Borrokarako Zerbitzuaren bidez, “Nafarroa Koloretan” izeneko haurrentzako ipuin ilustratuen lehiaketa deitu du. Ipuinak aurkezteko epea azaroaren 24an amaituko da.
Berdintasunezko, errespetuzko eta elkartasunezko ikuspegia duten istorioak bilatzen dira, kulturartekotasunaren balioak goratzen dituztenak eta haurrak arrazakeriaren eta xenofobiaren aurkako borrokan inplikatzeko balio dutenak. Bi kategoria daude: Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutakoa eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutakoa.
Hemen ikus dezakezu Nafarroako Gobernuaren albiste buletinean argitaratutako albistea.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera