Iñigo Casalíren El gigante egoísta opera Gaztambide Antzokian taularatuko da abenduan. Opera Oscar Wilderen ipuin batean oinarritua da, eta bi egunetan antzeztuko da: abenduaren 18an, publiko orokorrarendako, eta 19an, berriz, ikasleendako.
Umeekin inolako harremanik izan nahi ez duen erraldoi triste eta bakarti bati buruzko ipuina da. Halere, umeen maitasunak eta xalotasunak bihotza samurtuko diote azkenean.
Opera honetan bai agertokiaren barnean eta bai kanpoan lan egiten duten artistek harremana dute Nafarroako hainbat ikastetxerekin, eta, hortaz, lan hau proiektu pedagogiko handi bat da.
Hemen daukazu proiektuaren gida didaktikoa.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera