2022ko urriaren 5ean, Manuel Martín Iglesias Nafarroako Eskola Kontseiluko burua Nafarroako Parlamentuko Hezkuntza Batzordearen aurrean agertu da, Nafarroako Foru Komunitateko Hezkuntzaren aldeko Itun Soziala aurkezteko, hezkuntza komunitatearen gehiengo zabal batek adostu ondoren.
Ituna prestatzeko, hiru lantalde tekniko eratu ziren arlo hauen inguruan: irakaskuntzaren programazioa, ekitatea, eta kalitatea eta partaidetza. Lantaldeek itunaren oinarriak prestatu zituzten hamabost saiotan, eta zortzi zirriborro idatzi zituzten, itunaren inguruko behin betiko adostasuna jasotzen duen testua lortu baino lehen.
Hezkuntzaren aldeko itun soziala lortuta, sistemari arau-egonkortasuna eman nahi zaio, kalitateko eredu erabakitzaile baterantz aurrera egin ahal izateko.
Hemen ikus dezakezu Manuel Martinek Parlamentuan egindako aurkezpena. Hemen irakur dezakezu Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako berria, hemen Diario de Navarrakoa, hemen Diario de Noticiasekoa eta hemen Cadena Serkoa. Hemen Voz de Navarran eta hemen Radio Nacional Navarran.
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera