Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Departamentuak III. Jasangarritasun Lehiaketa sustatu du; helburua da, batetik, ikastetxeetan energia aurreztu dadin bultzatzea eta, bestetik, ikasleak eta hezkuntza-komunitatea kontzientziatzea bai energia aurrezteak bai energia-efizientziak duten garrantziaz.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 2an hasi zen, eta urriaren 1ean bukatuko da. Parte hartzeko, ikastetxe bakoitzeko ikasleek eta irakasleek energia aurrezteko proiektu bat aurkeztu beharko dute. Proiektu horretan, energia aurrezteari eta energia erabiltzeko ohitura hobetzeari dagokienez lortu beharreko helburuak azaltzen dituen testu bat jaso beharko da. Horretarako, ezinbestekoa izanen da hezkuntza-komunitate osoa inplikatzea.
Oinarriak irailaren 1ean argitaratu ziren NAOn. Proiektuak aurkezteko, fitxa bat prestatu da Nafarroako Gobernuaren tramiteen atarian; horren bidez aurkeztu behar da. Fitxa horretan, proiektuaren oinarriak eta eduki eredua ere kontsulta daitezke.
Hemen irakurtzen ahal duzu Nafarroako Gobernuaren webgunean argitaratutako berria (gaztelaniaz).
Sarrera hau egin daiteke: Espainiera